Casa Rural Lesakenea Landetxea  Sello de calidad turística EspañolCatalàGalegoEuskeraValenciàEnglishFrançaisPortuguesDeutsch
 
 
DISPONIBILIDAD

Tarifas Behe d. Goi-d.
Asteburuak   - - -     - - -  
Aste osoa 1,500€ 1,500€

Observaciones:
* Fin de Semana: 600€.
* Noche Adicional: 200€.
* Cama Supletoria: 15€.
* Leña Gratis.
* Visita Ciervos y Visita a Museo Gratis.




¡Tú eres el protagonista!
Si estuviste en nuestro alojamiento, envíanos tus fotos.


Guía de actividades y sugerencias de ocio para completar su estancia.


Listado de puntos turísticos más importantes de la zona.


Colección de enlaces a otras páginas web recomendadas.






Leitzako Gorriztaran bailaran mendi eta zelai berdeen artean kokatua, herritik hiru bat kilometrora. Sarbide ona dauka, errepide asfaltatua herritik hasita eta pista hormigoitua azkeneko 300 metrotan. Bailara berean beste baserri batzuk ere badira; hurbilena, 400 metrora.

Kotxez 40 minututan egiten da bai Iruñerainoko bai Donostiarainoko distantzia. Aralar natur parkera eta Mendukilo leizera, berriz, 30 minutu dira kotxez. Plazaola natur bidean ibiltzeko etxetik bertatik has daiteke oinez, bost minutura baitago. Beste irteera batzuk ere egin daitezke etxea abiapuntutzat hartuta, eta mila metroak gainditzen dituzten mendiak igotzeko aukera dago. Haien artean, Aizan, Erakurri eta Zuparrobi. Zerua oskarbi dagoenean hauetako mendi batzuen gailurretatik Donostia bistaratu daiteke eta baita Pirinioetako mendikatea ere, Hiru Erregeen Mahaia lehenbiziko planoan duela.

Landetxearen ondoan, jabetzaren barruan, oreinen esplotazio estentsibo bat dago. 20 bat hektareako eremu bat da. Itxituraren ertzetik lau kilometroko ibilbidea egin daiteke, eta oinez egiteko egokitua dago. Ibilbide honen puntu altuenetik Gorriztarango bailara osoa kontenplatu daiteke, bere zelai, baserri eta mendiekin. Urrian eta azaroaren hasieran, oreinen araldian, naturaren ikuskizun handi batez gozatu ahal da: oreinaren marraoaldia. Maiatzean eta ekainean izaten dira erditzeak eremu menditsu eta basotsuenean, eta astebete igarotakoan belardian ikusi ahal izango dira oreinkumeak. Otsaila eta martxoaren artean, oreinaren bizitzaren zikloa segituz, adarren erortzea eta berrien agerpena jarraitu dezakegu. Adar berriak handiagoak dira eta abuzturako osotara garatuak egonen dira. Honela, orein arrak berriro ere prestatzen dira marraoaldian emeak lortzeko.

Animalia hauen bizitza ezagutzeaz gain, itxituraren tartetik oreinei janaria ematen goza daiteke, ikaragarri gustatzen baitzaie ogia eskutik jatea.

Berriki eraberritu den etxe bat da, harriz eta egurrez egina goitik behera. Baserri polit baten fatxada izanik, barrenean mota guztietako erosotasunak dauzka. HIRU HOSTO kategoria dauka eta landa-turismo jarduerak sartzen dira. Etxeak berogailua dauka gela guztietan. Gainera, egun hotz, euritsu, eta elurtuetan, beheko solairuko saloi zabalean beheko suaz gozatu daiteke, horretarako nahikoa egurrez hornitua egongo delarik. Solairu honetan berean, ataria, terraza, sukaldea beharrezko guztiarekin eta 5 gela bikoitz daude, bakoitza bere bainugelarekin, toallen berogailua eta ile-lehorgailua ere badituztelarik. Gela guztiek aukerako ohe gehigarria daukate. Lehenengo solairuan antigoaleko gauzen museo bat bisitatu ahal izango duzue. Besteen artean, garai bateko Lesakenea baserriaren lurrak lantzeko erabiltzen ziren nekazaritza tresnak daude ikusgai, hala nola lurra mugitzeko erabilitako goldeak edota artoa gordetzeko kutxak. Hauez gain, argazkiak, koadroak eta eskultura txikiak ere badira. Gainera, lehenengo solairu honen parte batean saloiko jokoez gozatu ahal izango da: futbolina, mahaiko tenisa, bilarra eta dardoak.

Laburbilduz, bisitariari deskonektatzeko eta mendiz inguratutako ingurumen natural baten parte sentitu ahal izateko aukera eman nahi zaio, baina egungo erosotasun eta zerbitzuei uko egin gabe.

MAILA:
Casa Rural
EDUKIERA:
10 + 2
CHIMENEA:
KOKAPENA:
Isolatua
ANIMALIAK:
No
CALEFACCIóN:
ALQUILER:
Osatu
JARDíN:
SALA DE JUEGOS:
ELBARRIENTZAKO ERABILERRAZTASUNAK: No
Agroturismo, Aparcamiento, Baño en habitaciones, Barbacoa, Buenas vistas, Decoración esmerada, Internet, Mobiliario jardín, Porche cubierto, Terraza, TV en salón, WIFI, Zona verde. Acceso Zona Explotación de Ciervos. Museo. Categoría 3 hojas
 
INFORMACIóN DEL ENTORNO
Leitza: Situado en el Norte de Navarra, Leitza cuenta con una población menor de 3.000 habitantes; a 20 min. de san Sebastián, 35 min. de Pamplona y a 1 hora de Bilbao.

Interes turístico: El auditorio Kursaal de Donosti , Museo Guggenhein de Bilbao; muy cerca: Lekunberri, la sierra de san Miguel de Aralar, las cuevas Mendukilo de Astiz, Parque Natural Zigadi –Beroate de Betelu, y bosque de Leitzalarrea, Vía Verde de Plazaola.

Ateraldiak:
* Parque Natural Señorio de Bertiz
* Cueva de Mendukilo
* Sierra de Aralar
* Santuario de San Miguel de Aralar
* Vía Verde del Plazaola
* Ruta de los Crómlech
* Embalses de Leurtza
* Ruta de los Dólmenes de Aralar
* Retablo de San Miguel de Aralar
* Torre de Donamaría

 
 
  31880 - LEITZA (Navarra) - 619.218.402 - 606.249.639 - lesakenea@hotmail.com
Datos gestionados y actualizados por el propitetario del alojamiento - Información suministrada por © RuralesData.com